Saltar al contenido principal

Botones

R_usuario

R_Idiomas

Parámetros

FormularioCabecera

FormularioCuerpo

Eskuratu bisitari profesionalaren akreditazioa eta aldez aurretik jaso e-posta bidez.

AdditꜪd azokarako akreditazioarekin, aldi berean ospatuko diren gainerako azoken erakusketa-guneetan ere sartu ahal izango zara.

Inskripzioa baliagarria izango da soilik 18 urtetik gorako sektoreko profesionalentzat. Ez da ikasleentzat baliozkoa.

 

FormularioFinalContenedor

FormularioFinal

* Beharrezko Datuak
*(1) Beharrezkoa bakarrik herrialde Espainia bada
*(2) Jarri edozein telefono finko eta mugikorraren artean

FormularioPie

Datuen babesaren inguruko informazioa

Bilbao Exhibition Centre, S.A. (egoitza soziala: Ronda de Azkue 1, 48902 Ansio-Barakaldo; aurrerantzean “BEC”) eta Asociación Española de tecnologías de Fabricación Aditiva y 3D. (egoitza soziala: Paseo Mikeletegi, 59, 20009 San Sebastián; aurrerantzean “ADDIMAT”) dira zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulekideak, ADDITꜪD azokaren antolatzailekide diren heinean. Helburu horietarako, fede onez lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute datuen babeserako obligazioak betetzeko xedearekin eta, zehazki, politika honetan adierazitakoaren arabera zure eskubideak modu eraginkorrean baliatu ahal izatea bermatzeko xedearekin.

BEC eta ADDIMAT-ek honako xedeetarako burutuko dituzte zure datuen tratamenduak: (i) ADDITꜪD azokan parte hartzearen ondorioz zurekin sortzen den kontratu-harremana eta (ii) zure interesekoak izan litezkeen etorkizuneko sektorearekin erlazionatutako ekitaldien berri zuri ematea. 

Emandako datu pertsonalak BEC eta ADDIMAT-ek gordeko dituzte ADDITꜪD azoka amaitu arte. Behin ekitaldia amaituta, BEC eta ADDIMAT-ek zure datuak gordeko dituzte, blokeatuta, sei urteko epean zehar edo bakoitzaren erantzukizunekin lotutako ekintzen iraungitze-data igaro arte, aurreko bien arteko eperik luzeena hartuz.

Zure datuen tratamendurako legitimazio-arrazoia BEC eta ADDIMAT-en (ADDITꜪD azokaren antolatzailekide diren heinean) eta zure arteko harreman juridikoaren exekuzioa da. 

BEC eta ADDIMAT-k ez dizkiete zure datuak hirugarrenei lagako, legez derrigortuta egon ezean.

Zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, horien tratamendua aurkaratzeko, emandako baimena baliogabetzeko eta tratamenduaren mugaketa edo datuen mugikortasuna eskatzeko eskubidea izango duzu.

Dagokionean, aurrez aipatu eskubideak baliatzeko, idatzizko eskaerak helarazi beharko dizkiezu erantzule bakoitzari bere aldetik, zure identitatea egiaztatuz eta ondoren adierazitako moduan:

BEC: posta elektroniko bidez visiaddit3d@bec.eu helbidera edo gutun bidez BEC-en egoitza sozialera (A/A Protección de datos).

ADDIMAT: posta elektroniko bidez lopd@afm.es helbidera edo gutun bidez ADDIMAT-n egoitza sozialera (A/A Protección de datos).

Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago hemen: www.aepd.es

Erabiltzaileak BECekin duen harremanean zehar hirugarrenen daturik emango balu (esaterako, kolaboratzaileen edo langileen datuak), erabiltzaileak aitortzen du eta bermatzen du abisu honen edukia behar bezala jakinarazi diela hirugarren horiei eta, dagokienean, haien baimena eskatu duela; BECek ez du beste ezer egin beharko zentzu horretan.