Datuen babesaren inguruko informazioa
Bilbao Exhibition Centre, S.A. (egoitza soziala: Ronda de Azkue 1, 48902 Ansio-Barakaldo; aurrerantzean “BEC”) eta Advanced Manufacturing Technologies, Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-herramienta, Accesorios, Componentes y Herramientas. (egoitza soziala: Paseo Mikeletegi, 59, 20009 San Sebastián; aurrerantzean “AFM”) dira zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulekideak, BeDIGITAL azokaren antolatzailekide diren heinean. Helburu horietarako, fede onez lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute datuen babeserako obligazioak betetzeko xedearekin eta, zehazki, politika honetan adierazitakoaren arabera zure eskubideak modu eraginkorrean baliatu ahal izatea bermatzeko xedearekin.
BEC eta AFM-ek honako xedeetarako burutuko dituzte zure datuen tratamenduak: (i) BeDIGITAL azokan parte hartzearen ondorioz zurekin sortzen den kontratu-harremana eta (ii) zure interesekoak izan litezkeen etorkizuneko sektorearekin erlazionatutako ekitaldien berri zuri ematea.
Emandako datu pertsonalak BEC eta AFM-ek gordeko dituzte BeDIGITAL azoka amaitu arte. Behin ekitaldia amaituta, BEC eta AFM-ek zure datuak gordeko dituzte, blokeatuta, sei urteko epean zehar edo bakoitzaren erantzukizunekin lotutako ekintzen iraungitze-data igaro arte, aurreko bien arteko eperik luzeena hartuz.
Zure datuen tratamendurako legitimazio-arrazoia BEC eta AFM-en (BeDIGITAL azokaren antolatzailekide diren heinean) eta zure arteko harreman juridikoaren exekuzioa da.
BEC eta AFM-ek ez dizkiete zure datuak hirugarrenei lagako, legez derrigortuta egon ezean.
Zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, horien tratamendua aurkaratzeko, emandako baimena baliogabetzeko eta tratamenduaren mugaketa edo datuen mugikortasuna eskatzeko eskubidea izango duzu.
Dagokionean, aurrez aipatu eskubideak baliatzeko, idatzizko eskaerak helarazi beharko dizkiezu erantzule bakoitzari bere aldetik, zure identitatea egiaztatuz eta ondoren adierazitako moduan:
BEC: posta elektroniko bidez visibedigital@bec.eu helbidera edo gutun bidez BEC-en egoitza sozialera (A/A Protección de datos).
AFM: posta elektroniko bidez lopd@afm.es helbidera edo gutun bidez AFM-en egoitza sozialera (A/A Protección de datos).
Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago hemen: www.aepd.es.
Erabiltzaileak BECekin duen harremanean zehar hirugarrenen daturik emango balu (esaterako, kolaboratzaileen edo langileen datuak), erabiltzaileak aitortzen du eta bermatzen du abisu honen edukia behar bezala jakinarazi diela hirugarren horiei eta, dagokienean, haien baimena eskatu duela; BECek ez du beste ezer egin beharko zentzu horretan.