Datuen babesaren inguruko informazioa
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna honakoa izango da: Bilbao Exhibition Centre S.A. (aurrerantzean “BEC”); egoitza soziala: Ronda de Azkue 1, 48902 Ansio-Barakaldo.
Zure datuen tratamenduaren helburuak honako hauek dira: (i) azokan parte-hartzea eta, Subcontratacion azokan parte-hartzearen ondorioz zurekin sortzen den kontratu-harremana kudeatzea, eta (ii) BECen egiten diren edo BECek antolatzen dituen edo BECek laguntzen duen sektorearekin lotutako eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen etorkizuneko ekitaldien berri ematea.
Emandako datu pertsonalak BECek gordeko ditu (ii) helbururako, interesdunak aurkaratzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatzen duen arte, edo dagozkion ekintzen preskripzio-epea igaro arte.
Zure datuen tratamendurako legitimazio-arrazoia, (i) helbururako, alderdien arteko harreman juridikoaren gauzatzea da eta, (ii) helbururako, BEC-en interes legitimoa, BECen ospatzen diren, BECek antolatzen dituen edo BECek laguntzen duen sektorearekin lotutako eta hartzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen ekitaldien zabalkundea.
BEC-ek ez dizkie zure datuak hirugarrenei lagako, legez derrigortuta egon ezean.
Zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, horien tratamendua aurkaratzeko, emandako baimena baliogabetzeko (esaterako, informazioa jasotzeari uzteko) eta tratamenduaren mugaketa edo datuen mugikortasuna eskatzeko eskubidea izango duzu. Aurreko eskubideak baliatu ahal izateko beharrezkoak diren idatzizko eskaerak bidali ahalko dituzu, zure nortasuna egiaztatuta, visisubcontratacion@bec.eu helbidera edo posta bidez BEC-eren egoitza sozialera (datuen babeserako sailera zuzendua).
Gainera BEC-ek bidaltzen duen komunikazio bakoitzean, era errazean eta argian, aurkeztuko zaizu oposizio eskubide hori gauzatzeko aukera,.
Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintzaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago hemen: www.aepd.es.
Erabiltzaileak BECekin duen harremanean zehar hirugarrenen daturik emango balu (esaterako kolaboratzaileen edo langileen datuak), erabiltzaileak aitortzen du eta bermatzen du abisu honen edukia behar bezala jakinarazi diela hirugarren horiei eta, dagokienean, haien baimena eskatu duela; BECek ez du beste ezer egin beharko zentzu horretan.