Datuen babesaren inguruko informazioa
Bilbao Exhibition Centre, S.A. (egoitza soziala: Ronda de Azkue 1, 48902 Ansio-Barakaldo – “BEC”) eta EasyFairs Iberia S.L. (egoitza soziala: C/ Edgar Neville, 27 (lehen General Moscardó) – 28020 Madril, Espainia) zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak dira, PUMPS & VALVES ekitaldiaren koantolatzaile gisa. Ondorio horieterako, fede onez lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute, datuen babesaren arloan ezarritako betebeharrak betetzea bermatzeko eta, bereziki, zure eskubideen egikaritza eraginkorra izan dadin, politika honetan adierazitakoaren arabera.
Zure datuen tratamenduaren helburuak honako hauek dira: (i) azokan parte-hartzea eta, PUMPS & VALVESazokan parte-hartzearen ondorioz zurekin sortzen den kontratu-harremana kudeatzea, eta (ii) BECen egiten diren edo BECek antolatzen dituen edo BECek laguntzen duen sektorearekin lotutako eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen etorkizuneko ekitaldien berri ematea.
Emandako datu pertsonalak BECek eta EasyFairs Iberia S.L. gordeko dituzte (ii) helbururako, interesdunak aurkaratzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatzen duen arte, edo dagozkion ekintzen preskripzio-epea igaro arte.
Zure datuen tratamendurako legitimazio-arrazoia, (i) helbururako, BECen eta EasyFairs Iberia S.L.-ren (PUMPS & VALVES koantolatzaile gisa) eta zure artean dagoen harreman juridikoa gauzatzea, eta (ii) helbururako, BECen eta EasyFairs Iberia S.L.-ren interes legitimoa.
BECek eta EasyFairs Iberia S.L.-k ez dizkiete zure datuak hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.
Zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, horien tratamendua aurkaratzeko, emandako baimena baliogabetzeko (esaterako, informazioa jasotzeari uzteko) eta tratamenduaren mugaketa edo datuen mugikortasuna eskatzeko eskubidea izango duzu.
Eskubide horiek baliatu ahal izateko beharrezkoak diren idatzizko eskaerak bidali ahalko dituzu, erantzunkide bakoitzaren aurrean banaka, bere nortasuna egiaztatuta, honako bide hauen bidez:
BEC: visipumpsandvalves@bec.eu helbide elektronikoan, edo gutuna BECen egoitza sozialera bidalita (Datuen Babesari arreta).
EASYFAIRS IBERIA S.L.: privacyES@easyfairs.com helbide elektronikora, edo gutuna EasyFairs Iberia S.L.-ren egoitza sozialera bidalita (Datuen Babesari arreta).
Gainera BEC-ek bidaltzen duen komunikazio bakoitzean, era errazean eta argian, aurkeztuko zaizu oposizio eskubide hori gauzatzeko aukera,.
Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintzaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago hemen: www.aepd.es.
Erabiltzaileak BECekin eta EasyFairs Iberia S.L.-rekin duen harremanean hirugarrenen datuak emanez gero (adibidez, lankideen edo langileen datuak), erabiltzaileak adierazten eta bermatzen du hirugarren horiei jakinarazpen honen edukia behar bezala azaldu diela eta, hala badagokio, haien baimena eskatu duela; ondorioz, BECek eta EasyFairs Iberia S.L.-k ez dute inolako jarduketa osagarririk egin beharrik izango zentzu horretan.